
Erdi Aroko Europan eskualde-zatiketa ezaugarri nagusi izan bazen ere, VIII. mendean zehar Frantziak nolabaiteko lurralde-batasuna lortu zuen eta Karlomagnok sendotu egin zuen batasun hori. 800. urtean enperadore aldarrikatu zuten Karlomagno, eta bere asmoa inperioa erromatar inperioaren jarraipena izatea zen, baina kristau-erlijiozko osagai sendoa gehituz. Izan ere, Leon III. Aita Santuak egin zuen enperadore. Inperio karolingiarrean, lege berriak eratu ziren, moneta berri bat egin zen (libera) eta zergak ezarri ziren inperioa bateratzeko. Karlomagno hil ondoren, inperioa bere ondorengoen artean banatu zen eta nazio, hizkuntza eta mentalitate berriak agertu ziren. Aldaketa batzuekin gaur arte iritsi diren banaketa eta konfigurazio europarrak garai honetan du hasiera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario