viernes, 3 de abril de 2009
jueves, 19 de febrero de 2009
ihauterietarako lantxoa

Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.
martes, 3 de febrero de 2009
ERDI AROKO ZATIKETA SOZIALA

Erdi Aroko gizartea hiru kategoriatan banatzen zen: borroka egiten zutenak (gerrariak), otoitz egiten zutenak (elizgizonak) eta lan egiten zutenak (nekazariak). Oinarrizko aberastasuna lurra zen eta soilik nobleak eta Eliza ziren lur-jabeak. Jauntxo feudalek (feudo bat, erregeak emandako edo herentziaz jasotako lurralde bat, zuten jaun nobleek) basailu* eta zerbitzari bihurtu zituzten lur horietako biztanleak, gehienak nekazariak. Bestalde, eskualde arteko elkartruke soiletara mugatu zen merkataritza
INPERIO KAROLINGIARRA

Erdi Aroko Europan eskualde-zatiketa ezaugarri nagusi izan bazen ere, VIII. mendean zehar Frantziak nolabaiteko lurralde-batasuna lortu zuen eta Karlomagnok sendotu egin zuen batasun hori. 800. urtean enperadore aldarrikatu zuten Karlomagno, eta bere asmoa inperioa erromatar inperioaren jarraipena izatea zen, baina kristau-erlijiozko osagai sendoa gehituz. Izan ere, Leon III. Aita Santuak egin zuen enperadore. Inperio karolingiarrean, lege berriak eratu ziren, moneta berri bat egin zen (libera) eta zergak ezarri ziren inperioa bateratzeko. Karlomagno hil ondoren, inperioa bere ondorengoen artean banatu zen eta nazio, hizkuntza eta mentalitate berriak agertu ziren. Aldaketa batzuekin gaur arte iritsi diren banaketa eta konfigurazio europarrak garai honetan du hasiera.
FEUDALISMOA
Erromatar inperioa deus
eztatu eta bere erakunde, lege eta ohitura gehienak desegiteak nekazari-gizartera itzultzea eta botere-zatiketa eragin zituen. Bere lurraldeetako agintea mantendu ezinik, errege europarrek gero eta botere gehiago ematen zieten nobleei eta hauek eskualdeetako agintari bilakatu ziren. Feudalizazio-prozesu mantso hau 1.000 urtetan zehar zabaldu zen Europa erdialdean eta erabateko kontrastea eratu zuen Mediterraneo ekialdeko inperio bizantziar, arabiar eta turkiarraren loraldi ekonomiko eta komertzialarekin

KULTURA ELIZAREN ESKU
Gizartea oso kristautua zegoen eta, horregatik, garaiko arte eta kulturaren manifestazioak Jainkoa gurtzean zentratzen ziren. Arkitektura, eskultura, pintura eta musika eliza eta monasterioetan garatu ziren, batez ere. Analfabetoa (errege eta noble guztiek ez zekiten irakurri eta idazten) zen nekazari-gizarte hartan, monjeei esker kontserbatu zen kultura klasikoaren herentzia -kultura greziar, erromatar eta arabiarra-.
lunes, 2 de febrero de 2009
BARBAROEN INBASIOAK
Ia Erdi Aro osoan zehar, ipar eta ekialdeko herri batzuk Europan kokatu ziren. Lehen fase batean, erromatar inperioa erori ondoren (V. mendea), iparraldeko herri barbaroek erromatarren atzerakada aprobetxatu zuten hegoaldeko lurraldeetara emigratzeko. Batzuk era baketsuan etorri ziren; beste batzuk, bidean topatzen zuten guztia suntsitu eta lapurtuz. Suebiarrak, bandaloak, alanoak, zeltak, saxoiak, bisigodoak, frankoak eta lonbardiarrak Europa osoan zehar banatu ziren. 850. urtetik aurrera, bigarren inbasio-aldi bat izan zen, bortitzagoa: hungariarrek, bikingoek, bulgariarrek eta sarrazenoek erasoaldi ugari egin zituzten, suntsidura eta harrapaketa ugari eginez. Mugimendu hauek Europako etnia eta kultura desberdinak nahasten lagundu zuten, baina merkataritza erabat hondatu zuten, bide komertzialak arriskutsuak eta segurtasunik gabeak bihurtu ziren eta
Etiquetas:
goi erdi aroa,
mandebalde germaniarra
Suscribirse a:
Entradas (Atom)